XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goyetan, lañua.

UDAGOYENEKO egun illuna da.

Buruban, burdin-gurutzia.

Ortzia goibel-goibel dago.

Beyan, eurija, ziri-ziri jausten dan euri-lanbrua.

Sukarrieta'ko txadon-jualiak, astiro ta ittun, joten dabe: il-eresija da.

Jualien otsa bizkorr ta urriñera edatuten da.

Izparr ikaragarrija txadoneko jualien izparra: Sabin mattia, Irakasle zinddua Jauna'ren besuetan il da....

¡Oi ene! Euzkotarren bijotza taupadaka jarrten da ¡Oi ene! Euzkotarren errukarrija!.

OPEA.

Aberrtzale gustijok, arrak eta emiak, negarr-zotinka dagoz.

Bijotza lerrtu-zorijan; begijak malkoz beteta... ¡Oi ene! ¡Oi ene!.

Egun itzala Azilla'ko 25'karrena.

Egun ikaragarrija Sabin il yakun eguna.

Bizkai'ko erri kozkorr-txukunan, itxaso-onduan, ildegi txiki ta apala dago.

Bertara urreratu ta, orr-emen jarritta, zurezko gurutziak agiri dira.

Ate-aurrian, txaunua: txauno txiki-txikija.

Txauno-aurrian, ate-atian, Sabin'en illobija.

Illobi txirua gure Irakasliak daukan illobija.

Arrijan, itz batzuk, euzkeraz eginda.